2007/04/18

EUSKAL JOLASAK. ZERGATIK?

Bitakora honetan euskal jolasei buruz arituko naiz. Baina ez euskal jolasak jatorri euskalduna dutelako, baizik eta euskaraz jolasteko izango direlako.

Ingurunearen arabera (udaleku itxiak, udaleku irekiak, eskola, eskolaz gaindiko ekintzak, etxean, kalean,...) jolas ezberdinak erabiliko ditugu, baina xedea, jolas hauek euskaraz egitea izango da.

Hezkuntzaren esparruan zentratzen bagara, euskararen erabilera bultzatzeko tresna guztiak gutxi izan daitezke ingurugiro erdaldun baten inguruan bagabiltza batez ere. Horregatik, jolasak horretarako beste tresnatzat har ditzakegu. Alde batetik, aisialdian elkarrekin euskaraz aritzeko baliabide direlako. Eta bestetik, euskara ekintza positibo, jostagarri eta dibertigarri batekin lotzen dutelako jolasen bidez.

Beraz, ia euskara bultzatzeko baliabide hau hezitzaileontzat baliagarri bihurtzen dugun. Eta horretarako, jolasen inguruan asko sakondu beharko dugu.

No hay comentarios: